Geometrian, hiperplanoa plano kontzeptuaren orokortzea da. Hiperplanoa espazio n-dimentsionaleko puntuen multzo bat da, non puntuen koordenatuek ekuazio lineal bat betetzen duten; beraz, n-1 dimentsioko azpimultzo bat da. Hiperplanoek koordenatu kartesiarreko planoen propietate aljebraiko antzeko batzuk dituzte.
Dimentsiobakarreko espazio batean (adibidez, zuzen bat), hiperplano bat puntu bat da; lerro bat erdibitzen du. Dimentsio biko espazio batean (adibidez, xy planoa), hiperplano bat zuzen bat da; planoa erdibitzen du. Hiru dimentsioko espazioan, hiperplano bat ohiko plano bat da; espazioa erdibitzen du. Kontzeptu hori lau eta gehiago dimentsioko espazioetan ere aplika daiteke, non objektu zatitzaile horiek hiperplanoak besterik gabe deitzen diren, nomenklatura honen helburua geometria planoarekin erlazionatzea baita.